TTIPI-TTAPA laguntzeak badu saria. TTIPI TXARTELA dutenek badituzte deskontu interesgarriak gure herrietako denda eta enpresa andana batean, hamabostero egiten ditugun zozketetan parte hartuko dute eta… aldizkaria etxean hartzea Txartelaren prezioan sartua dago.

Herriko denda eta zerbitzuetan kon­tsu­mi­tze­ra anima­tzea da Txartelaren helburuetako bat. Horiexek ematen baitiote bizitza gure herriei eta horiexek baitira TTIPI-TTAPA bezalako proiektu ttikien lagun­tzailerik baliotsuenak. Hor ageri da zenbateraino den garrantzitsua herrietako denda eta zerbitzuetan kon­tsumitzea. Denda ttikiek bizia ematen dioten gure herriei, tokian tokiko ekonomia bultzatzen dute eta erakusleiho paregabea dira bertako produktuentzat.

Txartela nahi duzu? Norbaiti oparitu nahi?

Egin kide

Txartela egiteko biderik errazena TTIPI-TTAPAra deitzea da 948 63 54 58 eta hor behar adina argibide emanen zaizkio interesatuari. Dena den, laburbilduz, hona hemen oinarrizko azalpenak: Ttipi Txartela bi urtero berritzen da, per­tsonala da (erabiltzailearen izen-deiturak eta karnetaren zenbakia ditu idatziak), denda edota zerbitzuren batean erabiltzerakoan Txartelarekin batera Nortasun Agiria ere erakutsi beharko da dituzten deskontuetaz baliatzeko (merkealdi sasoian izan ezik)

Hamabostero zozketak laguntzaile hauek eskainitako opariekin: