0 km Gida

Gure lurraldean ezaugarri hauekin argitaratzen den bakarra da, urtero berritzen du Ttipi-ttapak eta erabiltzeko aski erraza da. Gida Komertzialaz gain, interesgarri izanen zaizkizun bertze hainbat telefono ere biltzen ditu (Nafarroa eta Gipuzkoako ospitaletakoak, erakundeenak…), herrietako biztanleen kopuruak ere. Bilaketak errazago egiteko, iragarleen zerrenda eta jardueren araberako zerrenda orokorra, biak ala biak ditu Gidak hasierako orrietan.