INFO GIDA 2023

Baztan, Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratzen du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 130 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 88 orrialdetan bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

8.000 ale argitaratzen dira, azken urteetan bezala, turistak ibiltzen diren tokietan banatzen direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko, afaltzeko edo bertzelako planak egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen establezimendu bakoitzean ere uzten dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.

[3d-flip-book id="225392" ][/3d-flip-book]