ABANTAILA

HANDIAK DITUEN TXARTELA

Laguntza laguntzaren truk. Ideia hori dago Ttipi Txartelaren atzean. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburua ahalik eta bazkide gehien lortzea da eta, dagoeneko, kasik 3.800 bazkidek aprobetxatzen dituzte Ttipi Txartelak eskaintzen dituen abantailak.

Deskontuak eskaintzen dituzten 70 denda eta zerbitzu horiek zein diren jakiteko eta deskontua zertan eta zenbatekoa den ikusteko, txartelarekin batera sakelean eramateko moduko liburuxka bat bidaltzen da etxera informazio zehatzarekin. Gainera, dendetako sarreretan TTIPI TXARTELA erabiltzera animatzen duten PEGATINAK ikusiko dituzu. Sartu eta erabili zure txartela, ez zalantzarik izan!

TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA lagunduz, euskararekin, gure lurraldearekin eta TTIPI-TTAPAk sustatzen dituen proiektuekin duten konpromisoa erakusten dute TTIPI TXARTELA duten lagunek. Eta, bistan denez, abantaila ez da bakarrik txartela erosten duenaren­tzat. Tartean onuradun gehiago daude. Lehenik eta behin TTIPI-TTAPA FUNDAZIOA. Zenbat eta txar­teldun gehiago izan orduan eta sendoagoa izanen baita bere buruaskitasun ekonomikoa eta hori, diru laguntzak urriak diren honetan, izugarri inportantea da bizirauteko. Eta onuradunen artean kontatu behar dira deskontuak eskain­tzen dituzten denda eta zerbitzuak ere, bezeroak fidelizatzeko edota bereganatzeko baliagarri baitzaie TTIPI TXARTELA.

HAMABOSTERO SARI INTERESGARRIEN ZOZKETAK!

HAMABOSTERO SARI INTERESGARRIEN ZOZKETAK!