Adina

14-15 urte

(2009-2010 urteetan jaiotakoak)

Datak eta elkartzeko tokiak

HASIERA

OIARTZUN

Uztailak 15

10:00

BUKAERA

URRUÑA

Uztailak 20

18:00

Ibilbidea eta jarduerak

  • Uztailak 15: eguna Oiartzunen bertan jarduerak eginez.

  • Uztailak 16: Oiartzun-Lesaka

  • Uztailak 17: Lesaka-Bera

  • Uztailak 18: Bera-Sara

  • Uztailak 19: Sara-Urruña

  • Uztailak 20: Urruñan egun osoan jarduerak.

Ibilaldiez gainera, parte hartzaileek kulturarekin, euskararekin eta kirolarekin lotutako jarduerak egingo dituzte. Ekintzen antolaketa nahiz otorduak eta egoitzak antolatzailearen esku dira.

Parte hartzeko baldintzak

  • Parte hartu ahalko dute honako udalerrietan erroldatutakoek: Bortzirietako udalerriak (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka), Oiartzun, Sara eta Urruña.

  • Euskaraz jakitea.

  • Behar diren dokumentuak eguneratuta izatea.

  • Gehienez ere 40 lagunentzako tokia izango da. Izen ematea banaka nahiz bikoteka egin daiteke eta bukatu ondotik, 40 laguneko kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da. Irizpide gisa hartuko da genero aldetik parte hartzaileen artean oreka egotea.

  • Izen ematea bukatu ondotik interesatuei komunikatuko zaie onartuak izan diren edo ez. Onartutakoei behar diren tramiteak egiteko epe bat emanen zaie ondoren (ordainketa, dokumentuak aurkeztea, etab.).

  • Familien esku gelditzen da parte hartzaileak lehen egunean Oiartzunera eramatea, baita azken egunean Urruñara bila joatea ere.

  • Udalekuak aurrera aterako dira gutxienez 15 lagunek izen ematen badute.

Udalekuetako gainerako baldintzak eta oinarriak hemen. Izen emateko formularioan baldintzak onartzea beharrezkoa da.

prezioa

120€

Izen ematea

Epea:

Martxoaren 29ra arte

Informazioa

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Mendiburu kalea 14, 2. solairua, Tel. +34 943 26 01 82

oiartzun@tturttur.eus

20180 Oiartzun (Gipuzkoa)